Juan Jose Mogel Elgezabal (Deba, Gipuzkoa, 1781eko apirilaren 26a - Markina-Xemein, Bizkaia, 1849ko uztailaren 20a) euskal idazlea, Bizenta Antoniaren anaia eta Juan Antonioren iloba.
Bizitza
Lehen eliza-ikasketak osabarekin egin zituen, eta gero Oñatiko Unibertsitatean osatu zituen. 1811z gero, osaba bezala, Markina-Xemeingo erretorea izan zen, eta han egon zen hil arte. Bizkaiko Jaurerriko Diputatu Nagusia izan zen Lehen Karlistaldian. Bizkaieraz idatzi zituen obra guztiak.
Juan Jose Mogelek jaso zuen osaba Juan Antoniok idatzitako Peru Abarcaren eskuizkribua, eta berak eman zion Aita Unzueta frantziskotarrari, Zarauzko komentuan gorde zezan.
Lanak
Narrazioa
Erlijioa
Erreferentziak
Kanpo loturak