Juan Ignacio Arrieta Otsoa de Txintxetru (Gasteiz, 1951ko apirilaren 10a) arabar apezpikua da. Opus Deiko kidea, 1977an apaiz bilakatu zen.
Erromako kurian dabil eta Lege-Testuen Pontifize-Biltzarrean idazkaria izan zen. 2008an Civitateko apezpiku izendatu zuten. 2013an Frantzisko aita santuak Vatikanoar Bankuaren erreformaren koordinatzaile izendatu zuen.