Juan García Morales

Juan García Morales
Bizitza
Jaiotza1884
Heriotza1946 (61/62 urte)
Jarduerak

Hugo Moreno López, ezagunagoa Juan García Morales gisa, (Almeria, 1884 - Libourne 1946) apaiz eta kazetari espainiarra izan zen. Ideologikoki errepublika defendatu zuen. Erbestean hil zen.[1]

Biografia

Dibulgatzaile eta kazetari aktiboa izan zen, eta Espainiako Bigarren Errepublikan eta Espainiako Gerra Zibilean errepublikanoen idealak defendatu zituen, baita Espainiako gizarte-erreforma sakona ere. Ondorioz, eliz hierarkia gorenei aurre egin behar izan zien eta ondorioak pairatu behar izan zituen. 1934an, José Giral eta Ramón J. Sender bezalako intelektual eta politikoekin batera, "Manifiesto a la opinión" (Iritzi publikoari manifestua) ezagunarekin bat egin zuen, non Espainian heriotza zigorra berriro ezartzea gaitzesten zuen. Guduaren ondoren, Frantzian erbesteratu zen, eta han, 1939 eta 1941 artea, haur ebesteratuekin lan egin zuen irakasle gisa: Chelles-en, Bessyn edo Ecullyn. Gurseko kontzentrazio-esparruan sartu zuten. 1946ko urtarrilean hil zen.[2]

Obra

  • ¡Hipócritas! ¡Farsantes! ¡Fariseos! (Visión de la España derechista). Madril; Editorial Castro; 1933
  • Atisbos; hacia una España nueva: crónicas; Juan García Morales; Madril; Editorial Castro; 1936
  • Tres años de lucha (a favor de los humildes); Juan García Morales; Madril; Editorial Castro; 1934
  • El Cristo Rojo; Madril, Editorial Castro; 1935

Bibliografia

  • Moreno Cantano, Antonio César: Anticlericalismo y crítica social: El sacerdote republicano Hugo Moreno López/Juan García Morales (1883-1946). Muñoz Moya Editores, ISBN: 9788480102575, 150 or.[3]

Erreferentziak

Kanpo estekak