João Gilberto —jaiotza-izena: Prado Pereira de Oliveira— (Juazeiro, Brasil, 1931ko ekainaren 10a - Rio de Janeiro, 2019ko uztailaren 6a) brasildar musikagilea izan zen, Brasilgo musikagile nagusietako bat.
1950eko hamarraldiaren hasieran Atlántida kafetegiaren inguruan bildu zen musikagile-taldeko kideetako bat izan zen. Brasilgo sanba-erritmoak eta jazza bateratzen dituen bossa nova musikaren sortzaileetako bat zen, Antonio Carlos Jobimekin batera, eta sanba eta bossa nova ezagunenen egilea.
1959an, lehen disko Chega de Saudade argitaratu zuen. 1964an, berriz, Brasilgo musikan berebiziko eragina izan duen disko baten grabazioan parte hartu zuen, Stan Getz saxofoi-jotzailearekin, Antônio Carlos Jobim musikagilearekin eta garai hartako emazte Astrud Gilberto abeslariarekin. Disko hartan Brasilgo hainbat abesti ezagun bildu zituzten, besteak beste Corcovado, Garota de Ipanema ("Ipanemako neskatxa", mundu osoan ospetsu bihurtu dena) eta Desafinado, eta sekulako arrakasta izan zuen: Estatu Batuetan gehien saldu ziren diskoetako bat izan zen, eta sei Grammy sari lortu zituen. Harrezkero, hainbat disko grabatu zituen.
Diskografia
Erreferentziak