Garota de Ipanema ("Ipanemako neska") brasildar bossa nova-jazz abestia da, 1960ko hamarkadan mundu osoan ezaguna izan zena. 1962an ondu zuten, Antônio Carlos Jobimek (musika) eta Vinicius de Moraesek (hitzak). 1963ko martxoaren 19an grabatu zuten abestia Stan Getz eta João Gilberto musikariek, mundu guztian ezagun eginez.
Hainbat film eta telebista saiotan agertu da, Rio de Janeiroko klixe baten moduan. The Beatlesen Yesterdayren ondoren, pop abestirik grabatuena da.[1]
Hasieran, Menina que Passa izendatua, hitzen musa Heloísa Pinheiro izan zen, artean Ipanemako Montenegro kalean bizi zen 17 urteko neskatoa zena.[2] Abestiak beste hasiera bat zuen jatorriz, baina egileek aldatu egin zituzten lehendabiziko bertsoak, Ipanemako gazte hartk eragiten ziena hobeto adierazten zutelakoan. Azken bertsio hau da ezagun egin dena:
- Olha que coisa mais linda, mais cheia de graçaÉ ela a menina que vem e que passaNum doce balanço caminho do mar. Moça do corpo dourado, do sol de IpanemaO seu balançado é mais que um poemaé a coisa mais linda que eu já vi passar.
Erreferentziak
Kanpo estekak