José Ángel Zubiaur Alegre (Bilbo, 1918ko otsailaren 28a - Iruñea, 2012ko martxoaren 24a) nafar politikari eta abokatua izan zen. Gerra Zibilean errekete izandakoa, 1943an klandestinitatean gaztedi karlista berrantolatu zuen. Euskarazko klaseak ematearen alde lan egin zuen. 1975ean Alderdi Karlista utzi zuen eta 1977ko hauteskundeetan Frente Navarro Independiente alderdiaren zerrendetan agertu zen. 1979an Nafar Herriaren Batasunaren sorreran parte hartu zuen[1] eta 1983an legebiltzarkide bilakatu zen.
Curso de Derecho Foral Navarro. Derecho Público (1959), Los fueros como expresión de libertades y raíz de España (1965) edota Los Fueros de Navarra (1966) idatzi zituen.
Erreferentziak
- ↑ Esparza Zabalegui, Jose Mari. (2012). Vasconavarros. Txalaparta, 840 or..