José María Corella Iraizoz (Iruñea, 1937ko abuztuaren 18a) nafar idazlea da.[1] Zuzenbide ikasketak egin zituen Zaragozan. Mezari, heriotzari eta askatasunari buruzko literatura saioak idatzi ditu. Nafarroako erdal literaturari buruzko historia bat eman du argitara: Historia de la Literatura Navarra (Nafar literaturaren historia, 1973).[2]
Literatura kritikari moduan aritu zen La Gaceta del Norten eta 1999tik aurrera Diario de Navarran zutabe bat du.
Erreferentziak