José Enrique Gutiérrez Cataluña (Valentzia, 1974ko ekainaren 18a) espainiar txirrindulari ohia da. Bere kirol ibilbideko lorpenik aipagarrienak, 2006ko Italiako Giroan eskuraturiko bigarren postua, etapa bat Espainiako Vueltan eta bi etapa garaipen Dauphiné Libérén izan ziren.
Gutiérrezen izena 2006ko Operación Puerto dopinaren aurkako ikerketan azaldu zen, horrexegatik, egoera “ez-aktibo"ra pasatu zen (hala ere, John Lelangue taldeko kirol zuzendariaren hitzetan, ez zen kaleratua izan). Beraz, 2006an ez zuen bete lasterketan parte hartzerik izan. 2006ko Frantziako Tourran izandako Floyd Landisen dopin afera zela eta, Phonak-ek babesa kendu zion taldeari eta desagertu zen. Gutiérrezek maila apaleko talde batekin sinatu behar izan zuen, LPRrekin.
2010ean Gutiérrez txirrindularitza profesionala utzi zuen,[1] baina urtebete geroago Indeportes Antioquia talde kolonbiarrean aritu zen 2011ko denboraldian.[2]
Palmaresa
1997
2000
2001
2002
2004
2005
2006
2007
2009
2011
Sailkapen orokorra Itzuli Handietan
-: ez zuen parte hartu
UT: utzi, ez zuen amaitu
Taldeak
Erreferentziak
Kanpo estekak