Jesus María Olazaran Sagardui (?, Bizkaia, 1938 - Dima, Bizkaia, 2024ko martxoaren 13a), Josu Olazaran bezala ezagutua, bizkaitar enpresari eta politikaria zen.[1]
Sestaoko Udaleko zinegotzia eta Bizkaiko Batzar Nagusietako batzarkidea izan zen. Horrez gain, EAJren Euzkadi Buru Batzarraren (EBB) kide eta idazkaria.
Politika utzi ondoren, Alfus garbiketa enpresa sortu zuen, Jabyer Fernándezekin batera. Ondoren Garbialdi, SA enpresaren zuzendari izendatu zuten.
Diman hil zen 2024ko martxoaren 13an Bere hiletan, Iñigo Urkulluk berak eman zuen homilia, lehendakari zelarik.[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak