Josquin des Prez [Josquin Lebloitte dit Desprez] (1450/1455, Henaoko konterria, Belgika - 1521eko abuztuaren 27a Condé-sur-l'Escaut, Frantzian). Berpizkundeko musikagile franko-flamenkoa, Guillaume Dufay eta Giovanni Pierluigi da Palestrina arteko musikaririk garrantzizkoena izan zen Europan. Luterok beti esaten zuen hartaz: “konpositoreek ahal dutena egiten dute notekin”; berriz, “Josquinek nahi zuena egiten zuen notekin”.
Berak moldatutako Mille regretz kanta Europa osoan hedatu zen, Karlos V.a enperadorearen kuttuna izan baitzen.
Euskara bere hitzetan duen Une mousse de Biscaye kantuan oinarritutako meza bat ere konposatu zuen-.
Erreferentziak