Joseph-Marie, de Maistre kondea, Joseph de Maistre bezala ezagunagoa (Chambéry, 1753ko apirilaren 1a – Turin 1821eko otsailaren 26a), Savoiako filosofo, idazle, legegizon eta diplomazialari bat izan zen. Frantziako Iraultzako hurrengo urteetan, monarkietan hierarkia eta estamentuak defendatu zuen. Behean bere ideologia argi agertzen da:
«
|
1.a. Ez dago eztabaiden ondorioz sortutatako konstituziorik; herrien eskubideak ez daude idatzita, (...) eta idatzita dauden eskubideek aurretiko eskubideak badirela azaldu baino ez dute egiten, direlako direla baino ezin da esan haiei buruz (...)
3.a. Herriaren eskubideak subiranoek egindako emakidak dituzte oinarri, baina subiranoen eta aristokraten eskubideek ez dute ez datarik ez egilerik.
7.a Aberri batek ezin dio bere buruari askatasunik eman, askatasunik ez badu (...),
10. a. Askatasuna erregeen dohaina izan da beti (...)
|
»
|
Joseph de Maistre, Frantziari buruzko gogoetak , 1796
|
Kanpo-estekak