Joseba Zulaika Irureta (Itziar, Gipuzkoa, 1948ko martxoaren 24a-) antropologoa eta euskal idazle eta ikertzailea da.
Nevada Renoko Unibertsitatean lanean ibili izan da Center for Basque Studies delakoan.
Biografia
Deustuko Unibertsitatean filosofian lizentziatu zen, eta AEBetako Princetongo Unibertsitatean doktoregoa lortu zuen antropologiaz. Gaur egun, Basque Studies Programeko zuzendari da eta Antropologia eta Euskal Kulturako eskolak ematen ditu Renoko Unibertsitatean (Nevada).
Imanol Muruaren tesi-zuzendaria izan zen Txema Ramírez de la Piscinarekin, ETAren jardun armatuaren bukaeraren azterketa egin zuten hor ("The end of eta (2007-2011): narratives from the media and from the actors").[1] Bake-prozesuaz 2015an Muruak argitaratuko zuen Ekarri armak liburu arrakastatsuaren abiapuntua izango zena.
Hauek dira Zulaikak argitaratu dituen lan nagusiak: Ehiztariaren erotika (1990), La violencia vasca: metáfora y sacramento (1990), Caza, símbolo y eros (1992), Migración, etnicidad y etnonacionalismo (elkarlanean, 1996), Del cromañón al carnaval (1996), Crónica de una seducción: el Museo Guggenheim de Bilbao (1997) eta Vieja luna de Bilbao: crónicas de mi generación (2014)
Lanak
Nobela
Saiakera
Poesia
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak