Joseba Attard (Cheltenham, Ingalaterra, 1979) diseinatzaile grafikoa, surflaria eta ardi moztailea da.[1][2] Euskal Ardi Moztaileen Elkarteko (EAME) lehendakaria da eta Euskal Selekzioak Ardi Moztaileen Munduko Txapelketan parte hartzea lortu zuen 2024an.[3]
Bizitza
Maltan du jatorria Josebaren abizenak. Aitita, aitaren aldetik, maltarra zen zen; erdi ingelesak, erdi maltarrak ziren. Amaren aldekoak, berriz, euskal herritarrak denak.
Ardi moztaile
2024an Ardi Moztaileen Mundu Kontseiluak euskal selekzioa kide gisa onartzea lortu zuen Josebak.[2] Euskal Herriari ofizialki eman zitzaion ardi mozte eta artilea sailkatzeko nazioarteko lehiaketetan parte hartzeko baimena. Munduko kontseiluak hartu zuen erabakia, Joseba Attard Euskal Ardi Moztaileen Elkarteko (EAME) lehendakariak egindako aurkezpenaren ondoren. Aurkezpenean artzaintzak eta ardiei ilea mozteak Euskal Herrian duen «garrantzi kultural paregabea eta bertako tradizioak zaintzeko zein lehenengo sektorea bababesteko egiten duen funtzioa» nabarmendu zituen. Nazioarteko lehiaketetan parte hartzeko eskaera onartu zuten bertaratutako hamabost nazioek, frantziar eta espainiar Estatuek barne.[3]
Australiako Golden Shear World Council kontseilua da ekitaldiaren antolatzailea. Haien webgunean irakur daitekeenez, bi dira elkartearen helburuak: batetik, «artilearen eta mozteko prozesuen inguruko interesa sustatzea», eta, bestetik, horri dagozkion lehiaketak, txapelketak eta erakusketak laguntzea. [4]
Erreferentziak
Kanpo estekak