Joseba Arbona

Joseba Arbona
Bizitza
JaiotzaPasaia1974ko apirilaren 15a (50 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakarraunlaria

Joseba Arbona Lasa (Pasai Donibane, 1974ko apirilaren 15a) traineru estropadetako patroia izan da, Kontxako Bandera bat eta txapelketa ugari irabazi dituena. Bi Euskal Liga ere irabazi zituen.

Kirol ibilbidea

Koxtape

1991 urtean San Juanen banaketa izan zenean Joseba Arbona Koxtaperen txopan kokatu zen. Garai onenak 1990. hamarkadaren amaieran iritsi zen. 1997ko Kontxako Banderan bigarren egin zuen eta 1999an irabazlea izan zen, Oriori bi segundu t'erdiko abantaila atereaz. Urte berean aurreneko Euskal Liga eskuratu zuen. 2000an bigarren liga eta euskadiko eta gipuzkoako txapelduna izan zen. 2003 urtean San Juango talde biek bat egin zuten eta sortu berria zen TKE Ligako aurreneko estropada irabazi zuen. Denboraldiaren amaieran hirugarren postuan gelditu zen.

Hainbat talde (2004-2008)

2004 urtean betiko kluba utzi eta Castro Urdialesek fitxatu zuen. Ez zuen denboraldi arrakastatsua burutu eta 2005ean Donostia Arraun Lagunak taldera joan zen. 2007an Astillerok fitxatu zuen eta honekin Kantabria eta Espainiako txapelketak eskuratu zituen.

Zierbena

Azken kluba Zierbena izan du. 2010 urtean hartu zuen taldearen ardura eta 2011n TKE Ligara igotze lortu zuen. 2013an berri lortu zuen igoera. Bere azken denboraldia izan zen.

Taldeak

Hona hemen patroitzan ibili izan den taldeen hurrenkera.

Taldea Denboraldia/k
Koxtape (San Juan) 1992-2003
Castro Urdiales 2004
Donostia Arraun Lagunak 2005
Astillero 2007-2008
Zierbena 2010-2013

Palmaresa