Joseba Koldobika Abaitua Odriozola euskal filologo eta unibertsitateko irakaslea da. Euskal Filologiako lizentziatua da (Euskal Herriko Unibertsitatea) eta Hizkuntzalaritza konputazionaleko doktorea (Manchesterreko Unibertsitatean). Bere tesiarekin aitzindaria izan zen euskarazko itzulpengintza automatikoan. Eusko Jaurlaritzak plazaratu zuen Itzultzailea aplikazioko garatzaile/aholkularietako bat izan zen.[1]
Bere argitalpenetan gai hauek landu ditu: Hizkuntza teknologiak eta eduki eleaniztunen kudeaketa. Azken urteotan testu eleaniztunak, indize konzeptualak eta datu estekatuekin jardun du. LinguaMedia ikertaldeko kidea da. [2]
Gaur egun Deustuko Unibertsitateko irakaslea da Bilboko campusean. Hizkuntza Modernoak graduan irakasten du.[3] Baskonizazio berantiar teoriaren bultzatzaileetako bat da.
Erreferentziak
Kanpo estekak