Jose Urrutia

Artikulu hau zaraitzuera hiztunari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Urrutia».
Jose Urrutia
Bizitza
JaiotzaOtsagabia, ?
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza? ( urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea

Jose Urrutia herritar otsagiarra izan zen.

Arturo Campionen "Orreaga" kantua zaraitzuko uskarara itzuli zuen. 1877an argitaratu zen bere itzulpena, bertze euskalkietako bertsio anitzekin batera.

"Orreaga"

I

Gaberdi da. Errege Karlomano Auritz-perrin dago bere ejerzito guziarekin. Zeruan ezta ageri ez ilaskirik eta ez izarrik; urruneala su andi batzurek argitzen dizie mendienartean; Fransesek kantatzen dizie errian; Altobiskarko errudio senti dra otsoen lotsagarrizko añuriak, eta Uskaldunek chorrosten tizie artekontan beren dardo eta aizkurak Ibañetako peña eta arrietan.

II

Antsiarekin Karlomanok ezin al izan du loa bildu beregana; ogatze saetsean bere pajesko batek leitzen du amoriozko kontu bat; urrunchiago, Erroldan indartsuak garbitzen du bere Durandarte ezpata famatua, eta Turpin arzobispo onak errezatzen du Jangoikoaren Ama sanduari.

III

—Ene pajeskoa —erraten ziakozun Errege Karlomanok;— zer da gabazko isiltasuna austen duen arroitu kori?—Jauna, —errespondatzen ziakozun pajeak;— ditzu Iratiko ichasoa beño andiagoko boskearen ostoak, aizeak mogitrik.—Ah!, gazte maitia, iduri dizu ilzearen oyua eta ene biotza beldur zu.

IV

Gaba guziz ilun dago. Ezta ageri ez ilaskirik eta ez izarrik zeruetan; urruneala su andi batzurek argitzen dizie mendienartean; Fransesek lo daude Auritz-perrin; Altobiskarko errudio otsoak añuriaz daude, eta Uskaldunek chorrosten tizie beren dardo eta aizkurak Ibañetako peñetan.

V

Zer da arroitu kori? —galdegiten du berritan Karlomanok, eta pajeak, loak errenditrik, ez ziakozun kontestatu.—Jauna —erraten ziakozun Erroldan indartsuak;— zu mendiko ur-otsa, zu Andresaroko ardi-saldoen marraka.—Suspiro bat iduri dizu, —erraten du Franses Erregeak. —Kala zu, Jauna, —errespondatzen ziakozun Erroldanek;—. Erri konek near egiten dizu gutaz oritzen denean.

VI

Antsiarekin Karlomanok ezin al izan du loa bildu beregana; lurra ta zeruak argirikgabe daude; otsoak añuriaz daude Altobiskarren; Uskaldunen aizkurek eta dardoek argitzen dizie Ibañetako aritzenartean.

VII

Ah! —suspiratzen du Karlomanok.— Eztoket lorik egin; su batek erretzen nu. Zer da arroitu kori? —Eta Erroldanek, loak errenditrik, eztu errespondatzen.—Jauna —erraten du Turpin onak;— erreza zazu, erreza zazu enekin. Arroitu kori duzu Uskal-Erriko gerla-kantua, eta gaur zu gure gloriaren azken eguna.

VIII

Iguzkiak argitzen du bizkarrak. Irabazirik Karlomano iyesi faten da “bere pluma beltz, eta bere kapa gorriarekin.” Aurrak eta emazteak dantzatzen dra kontentuz beterik Ibañetan. Kampokorik ezta ya Uskal-Errian eta menditarren irrintziak ellegatzen dra zeruetaraño.

Ikus, gainera

Bibliografia

  • Arana, A (2004). Nafarroako euskalkiak. Zaraitzuera. Irakurgaiak, Hiria Liburuak.
  • Campion, A (1971). Orreaga. Balada escrita en el dialecto guipuzcoano, acompañada de versiones a los dialectos bizcaino, labortano y suletino y de diez y ocho variedades dialectales de la region bascongada de Nabarra desde Olazagutia hasta Roncal, La Gran Enciclopedia Vascaren argitalpen bereizia.