Jose Unanue
| Jose Unanue | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Durañona, 1921eko ekainaren 12a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Gurutzetako Unibertsitate Ospitalea, 1994ko apirilaren 21a (72 urte) |
| Heriotza modua | berezko heriotza: urdaileko minbizia |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | politikaria eta sindikalista |
| Kidetza | Langile Komisioak |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Alderdi politikoa | |
Jose Unanue Ruiz (Durañona, Trapagaran, 1921eko ekainaren 12a - Barakaldo, 1994ko apirilaren 21a) bizkaitar sindikalista izan zen.
Biografia
Haurtzaroa Durañona auzoan igaro zuen, hamabost urte zituela Bilboko San Luis meategian (Martzana kaian) meatze-peoi gisa lanean hasi zen arte (adina faltsutuz). Handik gutxira, meategia utzi eta Sestaoko «Aurrera» metalurgia-enpresan sartu zen. Enpresa horretan, Unanuek lan-baldintzak hobetzeko lehen mobilizazioetan parte hartu zuen.
1937an, frankistak Bilbon sartu zirenean, Unanue atxilotu, lan-batailoi batean sartu eta Zaragozara bidali zuten. Bilbora itzuli zenean, eraikuntzan hasi zen lanean, hainbat enpresatatik igaro zen eta «Arregui Constructores» enpresa eraikitzailera iritsi zen.
1941ean Bizkaiko Labe Garaietan ari zen lanean. Enpresa une txarrean zegoen ikatz gutxi zegoelako eta Saguntoko Labe Garaiak ireki zituztelako. José Unanue «Forja Grande» tailerreko plantillako kidea da. 1947ko maiatzaren Leheneko greban aktiboki parte hartu zuen, nahiz eta alderdi politiko bateko kide ez zela esan, zenbaitek PCEren Bizkaiko Batzorde Probintzialarekin erlazionatu zuten.
1948an PCEren egitura desegin zuten Bizkaian, eta Unanuek berriz eratzen parte hartu zuen. 1952aren ondoren, Bizkaiko Batzorde Probintziala berregin zen berriro, eta Unanue erakundeko idazkari izan zen.
1958an Bilbon atxilotu zuten, eta José Unanuek Bizkaiko Labe Garaietako langileen artean zuen prestigioa erakusten du polizia-fitxak. 1958ko azaroaren 15ean Unane eta beste kide batzuen aurkako gerra kontseilua egin zen. Zortzi urteko espetxe zigorretik hiru eta erdi Burgosen bete zituen. Kartzelatik irten eta Portugaleteko «Talleres Urbasa»n hasi zen lanean. Han ezarri zuen bizilekua, Fonsi emaztearekin batera.
1976ko abuztuaren 4an espetxetik irten zen, trantsizioaren hasieran ezarritako amnistiari esker. Osasun oso eskasarekin, CCOOrekin eta PCErekin zuen lankidetza mugatu zuen, baina inoiz ez zen horietatik erabat aldendu. Urdaileko minbiziak jota, 1994ko apirilaren 21ean hil zen Gurutzetako Ospitalean.[1]
Erreferentziak
- ↑ José Antonio Pérez & Estibaliz Montero Apuntes biográficos de José Unanue. Militante obrero durante el franquismos. José Unanue Fundazioa. D.L.: BI-113/2010. ISBN 978-84-613-7571-4
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.