Jose Ramon Furundarena Salsamendi (Usurbil, 1961) mediku usurbildarra Hematologia eta hemoterapian espezializatuta dago Donostia Unibertsitate Ospitalean, eta EHUko irakaslea ere bada.[1]
Aitzindaria izan da osasun arloko gaietan euskaraz argitaratzen. Euskal komunitate zientifikoaren datu-basean 13 argitalpen biltzen dira, Elhuyar Zientzia eta Teknologia aldizkarian,[2] Osagaiz aldizkarian eta Osasungoa Euskalduntzeko Erakundearekin argitaratutakoak (OEE).[3][4] Administrazioari eta Osakidetzari osasungintza euskalduntzeko plana eskatzeko egin ziren lehenengo urratsetan ere parte hartu zuen 2001ean OEEko ordezkari gisa.[5]
Osasun-zientziez euskaraz argitaratzen den Osagaiz aldizkari akademikoaren zuzendaria da. Bi elkarteren artean egiten dute aldizkaria: Osasungoa Euskalduntzeko Erakundea (OEE) eta Udako Euskal Unibertsitatea (UEU). Osasunarekin erlazionaturiko ikerkuntza mota guztiei buruz artikulu zientifikoak argitaratzen ditu, ikerketa taldeen lanak ezagutzera emateko helburuarekin. Euskal komunitate zientifikoak egiten dituen aurkikuntza zientifikoetarako transferentzia-tresna ere izan nahi du.[6]
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak