Jose Maria Azpiroz Zabaleta (Leitza, 1917ko otsailaren 2a - Leitza, 1997ko abenduaren 24a) nafar apaiz eta ikerlaria izan zen. 1944an apaiztu eta hainbat elizetatik igaro ondoren, azkenean Iruñeko katedralako kanonigoa izendatu zuten. Bibliaren eta eliz-idazlan ugariren euskaratzean parte hartu zuen, bai eta Iruñeko Elizbarrutiko testu ofizialen itzulpenean ere. 1958an euskaltzain izendatu zuten. Luzaide eta Euskera aldizkarietako euskarazko kolaboratzailea izan zen.[1]
Erreferentziak
Kanpo estekak