Jose Luis Goioaga Escario (Bilbo, 1895 – Neguri, 1968ko apirilaren 11a) euskal herritar politikaria eta enpresaburua izan zen[1].
Biografia
Deustuko Unibertsitatean zuzenbidea ikasi ondoren, Salamancako Unibertsitatean doktoretza lortu zuen. Fernando Ybarraren idazkaria zela, 1916an Partido Liberal-Conservadorren bilbotar adarra sortu zuen. El Pueblo Vasco egunkaria sortzera ere lagundu zuen. Gerra ondoren Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Bizkaiko Aurrezki Kutxaren presidentea izan zen.
Lanak
- Causa por rebelión militar instruída con motivo de los sucesos acaecidos el día 10 de agosto de 1932 (1933).
- Don Francisco de Quevedo y su significación en la literatura española (1942).
- El Conde de Villamediana (1944).
Erreferentziak