Jose Aldaba Legazpi
| Jose Aldaba Legazpi | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Burlata, 1966ko apirilaren 30a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Iruñea, 2025eko urtarrilaren 31 (58 urte) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Gurutze Gorria |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | irrati-esataria |
Jose Aldaba Legazpi (Burlata, 1966ko apirilaren 30a - Iruñea, 2025eko urtarrilaren 31) kazetari eta irrati esataria, Nafarroko Gurutze Gorriko Komunikazio eta Nazioarteko lankidetzaren arduraduna zen.[1][2]
Biografia
Aldaba Burlatan jaio zen, 1966ko apirilaren 30ean. 7 urte zituela, bere familia Txantreara joan zen bizitzera, eta han bizi izan zen geroztik. Ezkongabea eta seme-alabarik gabea, hiru anaia zituen. Elektronikarako bidean zihoan, irratia bidean gurutzatu zitzaionean. Burlatako ikastetxe publikoan ikasi zuen lehenengo, eta Txantreako Maria Ana Sanz ikastetxean gero. Uhinen zale amorratua, Don Goyorekin harremanetan jartzea lortu zuen eta Radio Navarrako Micrófono Infantil saioan kolaboratzen hasi zen. 1980 zen eta 14 urte besterik ez zituen.[1]
1987an, soldadutza egin ondoren, Radio Nacional de Españan, Radio 4 irratian eta Radio 5 irratian hasi zen. Iruñea Telebistako aurkezle eta erreportaria, Cadena Top Radion sartu zen geroago, irrati formularekin, eta Radio Españan probatu zuen, magazin batekin, irratia desagertu zen arte. Musikarena, beraz, aldi batez mikrofonoak pintxadisko eta DJ lanekin uztartu zituen.[1] [3]
Laurogeita hamarreko hamarkadaren amaieran, Gurutze Gorriak bere komunikazio-saila indartzea erabaki zuen. Hor hasi zen Jose Aldaba, 2001eko irailetik Nazioarteko Komunikazio eta Lankidetzako buru izanez. GKEa ordezkatzen zuen aurpegia bereziki ezaguna egin zen Nafarroako bi ekitaldi handitan: Xabierraldietan eta, batez ere, San Ferminetako entzierroetan, milioika ikusle goizero telebistaren aurrean, uztailaren 7tik 14ra, Aldabak zaurituen partea kontatzeko zain zeudenean.[1] 58 urte zituelarik hil zen Iruñean.
Erreferentziak
- ↑ a b c d «Fallece Jose Aldaba Legazpi, responsable de Comunicación de Cruz Roja Navarra» Diario de Navarra (kontsulta data: 2025-02-01).
- ↑ https://www.diariovasco.com/sociedad/fallece-jose-aldaba-legazpi-rostro-cruz-roja-navarra-sanfermines-san-fermin-20250201112608-nt.html#vtm_modulosEngag=lomas::noticia:4
- ↑ https://www.noticiasdenavarra.com/navarra/2025/02/01/fallece-jose-aldaba-responsable-comunicacion-9225536.html
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz):Aldabaren heriotzaren berriaren bideoa.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.