José María Macarulla Greoles (Ivars d'Urgell, 1932ko abenduaren 18a - Bilbo, 2012ko maiatzaren 15a) kataluniar kimikaria izan zen.
Bartzelonako Unibertsitatean kimika ikasi ondoren, irakaslea izan zen Zaragozako eta Nafarroako Unibertsitateetan. 1975ean orduko Bilboko Unibertsitatera pasa zen eta ordutik aurrera irakaslea izan zen Euskal Herriko Unibertsitatean. 2003an Alfontso X.a Jakitunaren Ordenarekin saritua izan zen.