José Javier Etaio Mikeo (Iruñea, 1926ko martxoaren 28a-Madril, 2012ko irailaren 11) Nafarroa Garaiko matematikari izan zen. Elkarte desberdinen partaidea izan zen, besteak beste, Zientzia Zehatzen, Fisikoen eta Naturalen Errege Akademia, Espainiako Errege Elkarte Matematikoa; azken horren presidentea izan zen 1976tik 1982ra.
Biografia
Iruñean jaioa, 1950ean Zaragozako Unibertsitatean lizintzia lortu zuen eta 1959an, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, doktore titulua eskuratu zuen. 1961ean Geometria diferentzialaren katedra Zaragozako Unibertsitatean lortu zuen; 1963an, Madrilgo Konplutensean ere bai. Urte berean Zaragozako Zientzia Akademiako Zientzia Zehatzen Sailaren akademikoa izendatu zuten, baita CSICen Alfontso Jakitunen Patronatuaren partaidea. 1964tik 1984ra CSICen Matematiketako Jorge Juan Institutuaren zuzendari ordea izan zen.[1]
1965etik 1969ra Erdi Mailako Irakasleen Prestakuntza Eskolako departamentuburua izan zen, eta 1971tik 1975era Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Zientzia Fakultateko dekanordea. Espainiako Matematikako Errege Elkarteko presidenteordea izan zen 1960tik 1976ra, eta presidente 1976tik 1982ra. 1970etik 1985era Nazioarteko Matematika Batasuneko (IMU) Espainiako Batzordeko kide izan zen. Zientzia Zehatz, Fisiko eta Naturalen Errege Akademiako kide hautatua, 1983an jabetu zen karguaz; orduan hitzaldi hau eman zuen: Pequeña historia de las conexiones geométricas. 1983tik 1992ra diruzaina izan zen, eta 1992tik 2008ra idazkari nagusia. 1986tik 1988ra Puig Adam Matematika Elkarteko presidentea izan zen.[2]
Liburuak
Liburu asko plazaratu zuen. Hona hemen batzuk:[3]
- Lecciones de matemáticas moderna. Madril, Dir. Gral. de Enseñanza Media, 1964.
- Conceptos y métodos de la matemática moderna, Madril, Vicens-Vives, 1969;
- Conceptos y métodos de la matemática moderna Bartzelona : Vicens-Vives, 1975. ISBN:84-316-1268-1.
- Enseñanza de las matemáticas en la educación secundaria Víctor García Hozekin . Madril: Rialp, DL 1995. ISBN:84-321-3068-0.
- El matemático loco de Cervantes, Madril, Espainiako Institutua, 2004.
Erreferentziak
Kanpo estekak