- Artikulu hau AEBetako 10. presidenteari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Tyler».
John Tyler (Charles City konderria, Virginia, AEB, 1790eko martxoaren 29a - Richmond, Virginia, AEB, 1862ko urtarrilaren 18a) Ameriketako Estatu Batuetako presidentea izan zen. 1837ko izutik suspertzea eta, horri lotuta, Bankuaren gaia izan ziren bere presidentetzako erronka nagusiak.
Biografia
1825-1827 urteetan Virginiako gobernadorea izan zen, eta 1827-1830 urteetan senatari demokrata (errepublikar jeffersondarra). Aldiz, Whig Partyan sartu zen ondoren.
Esklabotasunaren aldeko agertu zen Ameriketako Estatu Batuetako Gerra Zibilaren garaian.
Agintaldia
1840. urtean lehendakariorde hautatu zuten, eta 1841-1845 urteetan Estatu Batuetako hamargarren lehendakaria izan zen.
1841ean, Henry Clayren alderdia, Whig Party, nagusi zen kongresuan, eta Tyler alderdikidea kongresuan oinarritu zen. Clayren taldea Bankuari boterea itzultzearen aldekoa zen, eta Clayk bere taldearen (Whig Partyaren) menpekotzat zeukan Tyler presidentea. Aldiz, Tylerrek Bankuari monopoliorako baimena itzultzearen kontra egin zuen eta, ondorioz, Clayk hura berrezartzearen kontra ebatzi zuen.
Tylerren gobernu kabineteko ministroek bere bulegoan banaka-banaka dimisioa eman zuten (1841eko irailaren 11), Websterrek izan ezik. Berehala, Clayren Whig Partyko prentsak gogor astindu zuen Tyler, eta are, Tylerrek heriotza mehatxuak biltzen zituzten ehunka gutun jasan zituen. Tyler alderditik kanporatu zuten.
Tylerren agintaldian, Texas Estatu Batuetan sartu zen (1844).
Erreferentziak
Ikus, gainera
Kanpo estekak