John Gates Powell (San Frantzisko, 1947ko ekainaren 25a - Las Vegas, 2022ko abuztuaren 18a) estatubatuar disko-jaurtitzailea izan ze.
San Jose hiriko polizia sailean lan egin ondoren atletismoan aritu zen, eta Estatu Batuetako atletismo taldeko kidea izan zen hiru Olinpiar Jokotan (1972, 1976, 1984). 1976ko eta 1984ko Udako Olinpiar Jokoetan brontzezko dominak irabazi zituen eta 1975ean munduko errekorra ezarri zuen 69,08 metroko jaurtiketarekin. 1987ko Munduko Atletismo Txapelketan, Erroman, zilarrezko domina lortu zuen.