John Perkins (Hanover, New Hampshire, 1945eko urtarrilaren 28a) estatubatuar idazlea da. Bere libururik ezagunena "Confessions of an economic hit man" (2004) da, non Perkinsek Hirugarren Munduko herrialdeen kolonizazio ekonomikoan paper bat jokatu zuela baieztatzen duen, berak korporazio, banku eta Estatu Batuetako gobernuaren konspirazio bezala deskribatzen duenaren izenean. The New York Times egunkariko kazetari batek zaila aurkitu zuen Perkinsen baieztapen fantasiatsuenetako bat frogatzea, baina bere ibilbidea zehaztasunez deskribatzen zela esan zuen. Perkinsek kultura indigenen alderdi mistikoei buruz ere idatzi du, chamanismoa barne.
Kanpo estekak