John Joseph Pershing (Laclede, Missouri, 1860ko irailaren 13a - Washington Hiria, 1948ko uztailaren 15a) Estatu Batuetako militarra izan zen. West Pointen egin zituen ikasketak. Indiarren aurkako kanpainetan (Arizona, Mexiko Berria, Dakota) eta Kubako setioan parte hartu zuen (1898). Gogor zapaldu zituen Filipinetako 1900-1904. eta 1913. urteetako matxinadak. 1906. urtean jeneral egin zuten. Mexikon barneratu ziren Estatu Batuetako armaden buru izan zen 1916-1917 urteetan; 1917an, Lehen Mundu Gerran, Frantziako frontean borrokatzen ari ziren Estatu Batuetako osteen jeneral nagusi izendatu zuten. Pulitzer Saria eskuratu zuen My Experiences in the World War (1931, Nire esperientziak Mundu Gerran) obrari esker.
Erreferentziak