John Dudley (Londres, 1502 - 1553ko abuztuaren 22a) ingeles politikaria izan zen. Henrike VIII.aren agindupean frantsesen eta eskoziarren aurka borrokatu zen. Alderdi protestanteko buruzagietako bat izan zen, eta Henrike erregearen agintaldiko azken urteetan eragin handia izan zuen Dudleyek. Gogor zigortu zituen nekazarien matxinadak (1549). Eduardo VI.a errege gaztearengan ere gero eta eragin handiagoa izan zuen, eta Joana Grey bere besoetakoa Erreinuko ondorengo izendarazi zuen. Erregea, aldiz, gazterik hil zen, eta erregina izendatu berriaren aurka altxatu zen herria. Dudley eta Joana Grey hiltzera zigortu zituzten.
Erreferentziak