John Andueza

John Andueza
Bizitza
JaiotzaOregon1966ko urtarrilaren 27a (58 urte)
Herrialdea Gipuzkoa
BizilekuaArrasate
Elgeta
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakfilm-zuzendaria, gidoilaria, telebista aurkezlea eta idazlea

IMDB: nm2053954 Literaturaren Zubitegia: 919 Edit the value on Wikidata

John Andueza Altuna (Oregon, Ameriketako Estatu Batuak, 1966ko urtarrilaren 27a) zinema zuzendaria, gidoilaria, idazlea eta telebista aurkezlea da.[1] Kazetari gisa, bi aldiz irabazi du Rikardo Arregi Saria, 1990ean eta 1991n. Idazle gisa, Donostia Hiria Ipuin Lehiaketa, Bilboko Gabriel Aresti Ipuin Lehiaketa, Agustin Zubikarai Ipuin Lehiaketa, eta Juul Saria irabazi ditu.

Bizitza

Ameriketan jaio zen, aita eta ama euskaldunen semea. Aita hil ostean eta urte bakar batekin Arrasatera (Gipuzkoa) bizitzera etorri zen. Gaur egun Elgetan bizi da.[2]

Euskal Herriko Unibertsitatean Kazetaritzan lizentziatu zen.

Arrasate Press eta Arrasate Telebistan lan egin zuen. Ondoren, hogeita lau urtez aritu zen Euskal Telebistan aurkezle, aktore, gidoilari eta errealizatzaile: Hor dago koska, Elkanotarrak, Goenkale, Hasiberriak eta beste hainbat saiotan parte hartu zuen. Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoen saioak zuzendu zituen hamaika denboralditan. 2007an, Espainiako Telebista Akademiak sari berezia eman zion berak zuzendutako eta pailazoek protagonizatutako Trikitraka Trikitron saioari.[3]

Gero, ETB 2 katean aireratutako Down-Town saioa egin zuen. Zeresan ugari eman zuena, Down sindromea duten bi mutil zirelako aurkezleak: Iñigo Hermoso eta Urtzi Urrutia.

Filmografia

Zuzendutako Film laburrak

  • Laugarren Galeriatik (5 lehiaketatan saritua)[4]
  • Bernar (21 lehiaketatan saritua)[5]
  • Aita guria (10 lehiaketatan saritua)
  • Bilintx (6 lehiaketatan saritua)[6]

Zuzendutako dokumentalak

  • Fatimetu, la llamada del desierto (Orio Produkzioak. Emakunde Saria irabazi zuen 2001ean)
  • Simplemente (Lotura Films. Goia Sarietarako lau hautagaitza izan zituen 2011ean. Leongo Nazioarteko Jaialdian sari nagusia irabazi zuen).

Liburuak

  • Larunbatean Bukowskyn (2012)[7]
  • Kankaleko misterioa (2013)[8]
  • San Ferminetan, Lesakan (2014)[9]
  • Prime Time" (2014)[10]
  • Lepoan hartu (2016)[11]
  • Danba! (2017)[12]
  • El último fotograma (2019)[13]
  • Magali ez dago bakarrik (2019)
  • Luaren itzala (2022)
  • Azken Portuko postdatak (2024)

Erreferentziak

Kanpo estekak