Johann Baptist Judas Thaddeus Keller[1], 1818tik aurrera von Keller, (Salem, 1774ko maiatzaren 16a – Bartenstein, 1845eko urriaren 17a) alemaniar elizgizon katolikoa izan zen.
Bizitza
1774an jaio zen Salemen, Kaspar Kellerren familian. Dillingenen eta Salzburgon teologia ikasi zuen[2]. 1797ko uztailaren 10ean apaiztu zen Salzburgon[1][2] eta 1808an Würtembergera deitu zuten. 1808tik 1809ra eta 1815etik 1816ra Erroman Würtembergeko erregearen izenean eliza berrantolatzea eztabaidatu zuen[2].
1816ko uztailaren 22an, Pio VII.a aita santuak Augsburgoko apezpiku laguntzaile eta Evariako apezpiku titular izendatu zuen, eta berak ordenatu zuen urte bereko abuztuaren 4an[1].
1818an, Gilen erregeak Würtembergeko Koroaren Ordenaren Gurutzea eman zion[3]. 1837an Frederikoren Ordenako Zaldunaren Gurutzea eman zioten[4].
1821ean Rottenburgeko elizbarrutia sortu ondoren, Keller bertako lehen apezpiku izendatu zuten 1828ko urtarrilaren 28an eta kargua hartu zuen 1828ko maiatzaren 20an[1][2].
1845ean hil zen[1] eta Sülchengo elizan hobiratu zuten[5].
Ondorengotza apostolikoa
Erreferentziak
Kanpo estekak