Johann Baptist Ruel edo de Ruel 1634 urtean Anberesen jaio zen. Mainzko hauteslerriaren gortean abeslari sartu zen eta bertan eta Jan Thomasek margolaritza ikasketak eman zizkion. Geroago Würzburg bizitzera joan eta bertan erretratuak eta aldareetan jartzeko margolanak egin zituen. Municheko Galerian bere buruari egindako erretratu bat dago ikusgai. Batzuen arabera 1685 urtean hil egin zen eta beste batzuek diotenez 1715 urtean.
Erreferentziak
Artikulu hau "DE RUEL, Johan Bautista" Margolari eta Grabatzaile Michael Bryanen artikulutik eratorria da, Robert Edmundek eta Sir Walter Armstrongek editatua, 1886-1889 argitaratua eta gaur egun eskubide publikoan.