Johan Heinrich von Thünen (Kanarienhausen, gaur egun Wangerland, 1783ko ekainaren 24a - Tellow, gaur egun Rostock barrutia, 1850eko irailaren 22a) alemaniar ekonomialaria izan zen. Agronomoa zen, eta etxalde-eredu bat antolatu zuen Tellow hirian. Etxalde horretan, langileen artean banatu zuen etekinen zati bat. Ekonomia-saio bat idatzi zuen, Der isolierte Staat (1826-1850, Estatu bakartua). Obra horretan, autarkian bizi edo kanpo-harremanik ez zuen hiri bat asmatu zuen, eremu oparo baten erdian, eta han kokatu zituen ekonomiari buruz zituen ideiak, produkziogune zentrokideen inguruan.
Erreferentziak
Kanpo lourak