Joaquín Sanz Gadea (Teruel, Espainia, 1930eko ekainaren 30a - Madril, 2019ko maiatzaren 25a) espainiar sendagilea izan zen.
Biografia
Salamancan, Parisen eta Madrilen egin zituen ikasketak. 1961ean, Kongora joan zen, Osasunaren Mundu Erakundeak Kongo Operaziorako hautatu zuelako. Lehenbizi, Butara joan zen (Stanleyvilleren iparraldean), eta Lumumbako klinikaren ardura hartu zuen bere gain. Hamahiru hilabete geroago, Klinika Nazionalera eta Elizabeth Erreginaren Klinikara bidali zuten, zuzendari gisa. Halaber, Malekeko legenardun-ospitaleko zuzendari izan zen (Stranleyvillen) 1962an. Geroago, Basoko hirira bidali zuten. 1964ko udan, Kongoko gerra piztu zenean, Stanleyvilleko Rive-Gauche erietxean aritu zen. Urte haietan, lan handia egin zuen Espainiatik plasma eta ebakuntzetarako tresneria lortzeko. Kirurgia-zerbitzuko buru izan zen Matadiko Onatra Erietxean (Kongo).
1966an, Bakearen Nobel sarirako izendatu zuten. Hura ez, baina beste sari asko jaso zituen, 1998ko Elkartasunaren Asturiasko Printzea saria, besteak beste, Nicolás Castellanos, Vicente Ferrer eta Muhammad Yunusekin batera.
Idazlanak
Artikulu asko idatzi zituen, eta zenbait liburu, hala nola hau: Lo que todo saharaui debe saber sobre el tracoma (1975).
Erreferentziak