Aita Henrike I.a Nafarroakoa zuen eta ama berriz ezezaguna. Oihenarten arabera ama zen andereño noble bat. Henrike printzea, oraindik ez zen errege, maitemindu zen bainan andereñoak ez zuen amore eman nahi. Henrikek orduan proposatu zion ezkontzea. Laister haurdun egon zen bainan Tibalt erregeak, haserretuta bere anaiaren ezkontza proiektuarekin, harreman hori mozteko agindu zuen.