Hamabi familien armarriak , Libro de Armería del Reino de Navarra liburuan deskribatuak.
Nafarroako handiki lehenak Nafarroako Erresumako nobleziako talderik pribilegiatuena izan ziren, maila sozial, ekonomiko eta politikoa kontuan hartuta. Nafarroako Foru Zaharrak , haien eginkizunak zehazteaz gain, zuzenbide pribatuko zenbait kapitulu eskaini zizkien.
XVI. mendeko Libro de Armería del Reino de Navarra izeneko liburuak hamabi leinu aipatzen zituen: Almorabit , Gebara , Oibar , Baztan , Urrotz , Leet , Subiza , Arrada , Bidaurre , Cascante , Monteagudo eta Maule . Denboraren poderioz, Urrotz eta Maule leinuak desagertu ziren (Tibalt II.a Nafarroakoaren erreinaldian hain zuzen ere) eta Cascante eta Monteagudo leinuak elkartu ziren. Gehienak Nafarroako errege-erreginen ahaide ziren. Bigarren mailako nobleziak, ordea, era zirkunstantzial batean lortzen zituen ohoreak, oro har zerbitzu militarrak egin ondoren.
Denboraren poderioz ere, Nafarroako handiki lehenen eragina galduz joan zen: alde batetik, leinu berriak agertu ziren (agaramontar eta beaumondarrak , adibidez); eta, bestetik, estamentu guztiek osaturiko Nafarroako Gorteek haien aholkularitza eskubideak ordeztu zituzten.
Bibliografia
Kanpo estekak