Joana Mocarzel

Joana Mocarzel

Bizitza
JaiotzaSão Paulo1999ko uztailaren 12a (25 urte)
Herrialdea Brasil
Hezkuntza
Hizkuntzakportugesa
Jarduerak
Jarduerakaktorea
IMDB: nm2364308 Edit the value on Wikidata

Joana Santos Maia Vinagre Mocarzel (São Paulo, 1999ko uztailaren 12a) brasildar aktorea da.

Bizitza

Evaldo Mocarzel zinema zuzendariaren eta Letícia Mocarzel ekoizlearen alaba da[1]. Downen sindromea du. 2005ean, haren aitak Do Luto a Luta dokumentala zuzendu zuen, non Joanak parte hartu zuen[2].

Hurrengo urtean Clararen papera lortu zuen Páginas da Vida telenobelan. Telesailaren arabera, Clara Nandaren (Fernanda Vasconcellos) alaba zen, eta ama hil zitzaionean, Helena medikuak (Regina Duarte) adoptatu zuen. Amonaren aurreiritziei aurre egin zien, baina aitonak (Marcos Caruso) eta amaren mamuak babestu zuten[3].

2007an, Joana Mocarzelek omenaldia jaso zuen Brasilgo Senatu Federalean, Downen Sindromearen Nazioarteko Egunean. Aprendendo com as diferenças kanpainian parte hartu zuen[4]. Urte berean 100 brasildar eragingarrienen zerrendan ere sartu zuten[3].

Turma da Clarinha panpinen sorrera inspiratu du[3].

Gaur egun São Paulon bizi da eta aktore lanetan jarraitzen du[3].

Filmografia

Urtea Izenburua Pertsonaia Oharrak
2005 Do Luto a Luta Dokumentala
América Atal batean
2006 Páginas da Vida Clara Toledo Flores/Clara Camargo Varella (Clarinha) 102 ataletan
Contacto bere burua
2008 Episódio Especial bere burua Atal batean
2016 Elisa e Joana Joana Film laburra

Sariak

  • 2007: Contigo! saria (haur-aktore onenaren kategorian)[5]
  • 2007: Extra de Televisão saria (haur-aktore onenaren kategorian)[6][7]
  • 2007: TV SIC katearen Urrezko Globoa

Erreferentziak

  1. (Portugesez) «Portadora de síndrome de Down será estrela de Páginas da Vida» seid.pi.gov.br 2006-06-21 (Noiz kontsultatua: 2006-06-21).
  2. (Portugesez) Campos Mello, Marina. «"Páginas" e "Do Luto à Luta" abordam a síndrome de Down de forma semelhante, diz diretor do filme; leia entrevista» UOL 2006-10-06 (Noiz kontsultatua: 2024-10-03).
  3. a b c d (Portugesez) Milena, Thais. «Saiba o que aconteceu com a atriz que fez Clara em Páginas da Vida» TV História 2022-05-18 (Noiz kontsultatua: 2024-10-03).
  4. (Portugesez) Carvalho, Marcelle. «Joana Mocarzel é homenageada no Dia da Síndrome de Down» O Globo 2007-03-21 (Noiz kontsultatua: 2024-10-03).
  5. (Portugesez) «9º Prêmio de TV Contigo!» contigo.abril.com.br jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2012-10-21) (Noiz kontsultatua: 2024-10-03).
  6. (Portugesez) «Giovanna Antonelli exibe decote em noite de premiação» Terra 2007-01-16 (Noiz kontsultatua: 2024-10-03).
  7. (Portugesez) «Prêmio Extra de Televisão reúne celebridades e leitores em noite de brilho e muita emoção» O Globo 2007-01-16 (Noiz kontsultatua: 2024-10-03).

Kanpo estekak