Brasilgo Senatu Federala, Brasilgo Kongresu Nazionalaren ganbera garaia da.
Brasilgo Inperioaren lehen konstituzioarekin batera sortua izan zen, 1824an eman zen konstituzioa. Erresuma Batuko Loren Ganberan oinarritzen zen, baina, Errepublika aldarrikatu zenean, AEBetako Senatuaren antzeko eredu bat hartu zuen.
2007ko abendutik, Senatuko presidentea Garibaldi Alves Filho da.
Osaketa
Senatuak, 81 senatari ditu, 3, Brasilgo estatu bakoitzeko.
Senatariak, zortzi urteko agintaldi batetarako aukeratzen dira, hauteskundeak, lau urtetik behin egiten direlarik, lehenik, heren bat berritzen delarik, eta, lau urte beranduago, gainontzekoak. Hauteskundeak, 1994tik, presidentzialak eta estatalekin batera egiten dira.
Egungo Partaideak
2006ko Brasilgo hauteskunde orokorretan, honako senatari konposaketa hau aukeratua izan zen:
Kanpo estekak