Joan Klimakos (antzinako grezieraz: Ἰωάννης τῆς Κλίμακος, latinez: Ioannus Climacus; Siria, c. 579 - Sinai mendia, 649ko martxoa) fraide aszeta izan zen. Sinaiko monasterioan bizi izan zen eta bertako abate izendatu zuten bizitzaren azken aldian. Aszetismoari buruzko idazlan bat idatzi zuen, 'Paradisuko eskailera'; (antzinako grezieraz: Η Κλίμαξ Θείας ανόδου; horregatik Klimakos, “eskailera’ grekoz). Jaieguna, martxoaren 30a.
Erreferentziak