1964ko mugimendu militarrean parte hartu zuen. 1979tik aurrera gobernuko lehendakaria izan zen 1985 arte, eta liberalizazio politikoa bultzatu zuen (amnistia eman zien erregimen militarraren aurka agertu zirenei). Gobernuan zegoelarik, alderdi politikoak antolatu ziren berriro herrialdean. Estatuen gobernuetarako hauteskundeetan (1982), oposizioak postu garrantzitsuak lortu zituen, eta Parlamentuan ere presentzia handiagoa izan zuen. Konstituzioa erreformatzeko eta Errepublikako lehendakaritzarako zuzeneko hauteskundeak egiteko presio handia izan zuen arren, zeharkako hauteskunde-sistemari eutsi zion gobernuak. Arlo ekonomikoan, Latinoamerika osoari eragin zion atzerakada ekonomikoari aurre egin behar izan zion Brasilek.