Jimmy Butler

Jimmy Butler

(2020)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJimmy Butler III
JaiotzaHouston1989ko irailaren 14a (35 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Hezkuntza
HeziketaMarquette University (en) Itzuli
Tyler Junior College (en) Itzuli
Tomball High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi jokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
Marquette Golden Eagles men's basketball (en) Itzuli2008-2011
Chicago Bulls2011-2017ko ekainaren 22ahegaleko21
Minnesota Timberwolves2017ko ekainaren 22a-2018ko azaroaren 12a
Philadelphia 76ers2018ko azaroaren 12a-201923
Miami Heat2019-
Tyler Apaches men's basketball (en) Itzuli-
Draft NBA Chicago Bulls
 
Posizio edo espezialitateahegalekoa
eskolta
Kirol zenbakia22
Pisua105 kilogramo
Altuera201 zentimetro
Jasotako sariak

IMDB: nm7118162 Facebook: JimmyButlerOfficial Twitter: JimmyButler Instagram: jimmybutler Youtube: UCcnjp8J9f_ZfwbNoldrUe-w TikTok: jimmybutler Edit the value on Wikidata

Jimmy Butler III (Houston, Texas, 1990eko irailaren 14a) saskibaloi jokalari estatu batuar bat da. Miami Heat Nbako taldean jolasten dau. 2,01 metroko altuerarekin hegaleko (3) posizioan jokatu ahal dau edota eskolta (2) moduan.

Kirol ibilbidea

Unibertsitatea

Urte bat Tyler Junior Collegean pasatu ondoren hiru denboraldi jolastu ebazan Marquetteko unibertsitatean Golden Eagles saskibaloiko taldean. Jolastutako hiru denboraldietan, bataz beste 12,0 puntu, 5,5 errebote eta 1,2 asistentzia lortu ebazan[1]. Bere bigarren denboraldian, lehenengo aldiz hasierako bostekoan irten zan egunean, lortu ebazan unibertsitate garaiko partidu bateko daturik onenak: 27 puntu eta 13 errebote[2] lortuz.


Profesional moduan

2011ko Nbako Draftean hogeita hamargarren postuan aukeratu eban Chicago Bulls taldeak.[3]

Chicago Bulls

Bere Nbako lehenengo taldea izan zan eta bere lehenengo denboraldia 2011-2012a izan zan.

2014-15

2014-15 denboraldian, abenduaren 3an, Nbako Ekialdeko Konferentzian hilabeteko jokalaririk onena aukeratu eben. 2015eko urtarrilaren 29an New Yorkeko Nba All-Star Gamea jolasteko aukeratu eben.[4]

Denboraldi amaieran eta hain denboraldi ona egin ondoren, Nbak gehien hobetu eban jokalaria izendatu eban[5]. Chicago Bulls taldearen lehenengo jokalaria sari hau irabazten izan zan.

2015-16

2015eko uztailaren 9an, Jimmy Butlerrek bost urteko kontratua sinatu eban guztira 95 milioi $ irabazteko.[6]

2016ko urtarrilaren 3an, Butlerrek Michael Jordanen Nbako errekor bat apurtzea lortu eban: jokalari batek puntu gehien lortu izana partidu bateko zati batean. Butlerrek 40 puntu lortu ebazan. Partidu hori Chicago Bulls taldeak irabazi eutsan Toronto Raptors taldeari (115-113). Bigarren zatian Chicago Bullsek lortutako 42 puntuetatik Butlerrek 40 lortu ebazan. Urte berbereko urtarrilaren 14an 53 puntu (bere errekorra) lortu ebazan Philadelphia 76ersen aurka[7].


Minnesota Timberwolves

2017ko ekainaren 23an, Nbako Drafta ospatzen ari zan bitartean, Jimmy Butler Chicago Bulls taldetik Minnesota Timberwolves taldera bidali eben Zach Lavine, Kris Dunn eta Lauri Markkanenen trukez[8].


Philadelphia 76ers

2018ko azaroaren 10ean Minnesota Timberwolves eta Philadelphia 76erserk truke bat adostu eben. Jimmy Butler eta Justin Patton Minnesotatik Philadelphiara joan ziran eta horren trukean Robert Covingtong, Dario Sarič eta Jerryd Bayless Philadelphiatik Minnesotara joan ziran[9] .

Urte bat Philadelphia 76ersen eman ondoren Butlerrek taldea utzi eban.

Butlerrek ez eban onartu berriztatze proposamen bat eta 2019ko udan aske geratu zan Nbako agentzia librean edozein taldegaitik fitxatu ahal izateko.


Miami Heat

2019-20

2019ko ekainaren 30ean Jimmy Butler Miami Heat taldeagaz akordio bat sinatu eban "sing-and-trade" kontratu mota batean Josh Richardsonen ordez[10]. Miami Heatek 4 urtegaitik 142 milioi $ ordainduko eutsen. Urte berdineko abenduaren 9an Nbako mendebalde konferentziako asteko jokalaririk onena izendatu eben[11]. Hurrengo egunean Atlanta Hawksen kontra 18 errebote hartu ebazan (bere errekorra). 2020an Nba All-Star Gamea jolasteko 5. aldiz aukeratu eben[12]. Urte berdinean Nbako Finaletara bere taldeagaz heltzea lortu eben Boston Celticseri 4-2 bere konferentziako finala irabazi ondoren[13]. Nbako finala 4-2 galdu eban Lebron Jamesen Los Angeles Lakersen aurka.


2020-21

2020-21 denboraldi hasieran COVID-19a euki ondoren hiru aste jolastu gabe egon zan, bueltatu zanean Sacramento Kingsen aurka 30 puntu lortu ebazan[14]. Denboraldi horretan 6. postuan gelditu ziran Nbako mendebalde konferentzian, horren ondorioz Nbako Playoffsetara heltzea lortu eben baina Milwaukee Bucksen aurka 4-0 galdu eben.


2021-22

Denboraldia hasi aurretik, 2021eko abuztuaren 2an kontratuaren luzapena adostu eben Miami Heatek eta Butlerrek, 4 urtegaitik 184 milioi $ irabazteko[15]. Bere lehenengo sei partidutik bost irabazi ondoren, Nbako asteko jokalria mendebaldeko konferentzian aukeratu eben[16]. Denboraldi honetan bere 6. aldiz Nba All-Star Gamea jolasteko aukeratu eben[17]. Denboraldi amieran Miami Heat mendebaldeko konferentziako lehenak geratzea lortu eban. Playoffsetan mendebalde konferentziako finaletara lortzea lortu eben lehenengo 4-1 irabazten Atlanta Hawkseri, ondoren 4-2 Philadelphia 76erseri irabazten baina finaletan 4-3 galdu eben Boston Celticsen aurka.

Lorpenak

  • 6 aldiz Nbako All-Star Gamea jolastu dau.
  • Urrezko domina Rioko 2016ko Olinpiar Jokoetan.
  • 4 aldiz denboraldiko 3. bostekoan.
  • 5 aldiz denboraldiko 2. defentsa taldean.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Consulting, Fine Line Websites & IT; Review, The Draft. «Jimmy Butler» The Draft Review (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  2. (Ingelesez) «Centenary Louisiana vs. Marquette - Box Score - November 13, 2009 - ESPN» ESPN.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  3. (Ingelesez) Consulting, Fine Line Websites & IT; Review, The Draft. «2011 NBA Draft» The Draft Review (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  4. (Ingelesez) «Butler named Eastern Conference All-Star reserve» Chicago Bulls (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  5. (Ingelesez) «Jimmy Butler named Kia NBA Most Improved Player» Chicago Bulls (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  6. (Ingelesez) «Bulls sign Jimmy Butler» Chicago Bulls (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  7. «Chicago Bulls vs Philadelphia 76ers - January 14, 2016 - Game Preview, Play by Play, Scores and Recap on NBA.com» web.archive.org 2016-01-13 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  8. (Ingelesez) Conway, Tyler. «Jimmy Butler Traded to Timberwolves for Zach LaVine, Kris Dunn, No. 7 Pick» Bleacher Report (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  9. «76ers Acquire Jimmy Butler From Wolves For Robert Covington, Dario Saric» basketball.realgm.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  10. (Ingelesez) «Jimmy Butler moves to Miami and Sixers acquire Josh Richardson in sign-and-trade with Heat» RSN (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  11. (Ingelesez) «Butler Wins Eastern Conference Player Of The Week» Miami Heat (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  12. (Ingelesez) «Bam Adebayo & Jimmy Butler Are NBA All-Stars» Miami Heat (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  13. (Ingelesez) Zillgitt, Jeff. «Heat finish off Celtics to set up NBA Finals showdown with former star LeBron James and Lakers» USA TODAY (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  14. (Ingelesez) «Kings vs. Heat - Resumen de Juego - 30 de Enero, 2021» ESPNDeportes (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  15. (Ingelesez) «Sources: Heat, Butler moving toward max deal» ESPN.com 2021-08-02 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  16. (Gaztelaniaz) «Rudy Gobert y Jimmy Butler, galardonados como Jugadores de la Semana» nbamaniacs 2021-11-01 (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).
  17. (Ingelesez) «2022 NBA All-Star reserves revealed!» www.nba.com (Noiz kontsultatua: 2022-06-03).