James Blears, Jr. (Santa Monica, Kalifornia, 1948ko urtarrilaren 6a – Honolulu, 2011ko otsailaren 4a) estatubatuar surflaria izan zen.
Lord James Blears borrokalari profesional eta surflari ingelesaren semea izan zen. Aita The Endless Summer surf dokumentalean parte hartu zutenetako bat izan zen. Jimmy hamaika urterekin Hawaiira joan zen familiarekin eta han aitak surf egiten irakatsi zion. 25 urtez sorosle profesionala izan zen Hawaiiko hondartzetan, eta surfean ere jardun zuen profesionalki.
1972an munduko txapeldun izan zen surfean.