Jesús Torbado Carro (San Pedro de las Dueñas (León), 1943ko urtarrilaren 4 – Madril, 2018ko abuztuaren 22a) kazetari eta idazle espainiarra izan zen.
Biografia
Santanderren filosofia egin zuen eta Madrilen kazetaritza ikasi zuen. Laster hedabide desberdinetan hasi zen kolaboratzen. Parisera joan zen ondoren eta han lan desberdinetan aritu zen. Berriro ere Espainian Signo aldizkariaren eta Ya egunkariaren erredaktore izan zen; baita Colpisa agentzian ere bai. Hegoamerikara joan zen gero eta han kazetaritza irakatsi zuen, halaber Informaciones egunkariaren berriemaile izanik. Berriz Espainian hedabide desberdinetan eta TVEn lan egin zuen.[1] Arrakasta handia 1969an egindako Formenterako hippyei buruzko erreportaje batzuek izan zuten; bolada hartan hippiak Ibizatik kanporatzen ari zitzaien eta Torbado testu haietan gaia azaltzeko prentsa frankistaren sentsazionalismotik hurruntzen zen. [2]
Torbadoren lan nagusia literaturan zentratu zen. 1965an Las corrupciones eleberriarekin Alfaguara saria eskuratu zuen. 1976an, En el día de hoy Espainiako Gerra Zibilari buruzko eleberriarekin Planeta saria lortu zuen. 1993an, El peregrinorekin Sevillako Ateneoaren saria lortu zuen.
1975an zinemarako El asesino no está sólo gidoian lagundu zuen. Filmaren protagonista Lola Flores izan zen.[3]
2018an hil zen, 75 urte zituelarik.[4]
Obra
Bere obran eleberriak, ipuin-bildumak eta bidaia liburuak aurkituko ditugu:[5]
- 1965: Las corrupciones
- 1968: Historias de amor
- 1969: Tierra mal bautizada. Un viaje por Tierra de Campos
- 1969: La Europa de los jóvenes
- 1971: Jóvenes a la intemperie
- 1973: Moira estuvo aquí
- 1976: En el día de hoy
- 1976: Sobresalto español
- 1977: Los topos, Manu Leguinecherekin batera
- 1980: Viajeros intrépidos
- 1982: La ballena
- 1983: Una defensa de Castilla
- 1986: El fin de los días
- 1987: Marcelino Elosúa: una biografía sentimental
- 1988: El camino de la Plata
- 1990: Yo, Pablo de Tarso
- 1991: El inspector de vírgenes
- 1993: Héroes apócrifos: relatos de la historia de España
- 1993: El peregrino
- 1996: Paisajes de España
- 1996: Ciudades de Castilla y León
- 1997: España, patrimonio de la humanidad: un viaje por las ciudades, monumentos y lugares inscritos en la lista de la Unesco
- 1998: El imperio de arena
- 1998: Viajeros intrépidos
- 1999: La ballena
Erreferentziak