Jessica von Bredow-Werndl (Rosenheim, Alemania, 1986ko otsailaren 16a) alemaniar zaldizkoa da; zaldi-heziera modalitatean aritzen da.
Olinpiar Jokoak
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), bi domina eskuratu zituen. Zaldi-heziera banaka proban (urrezko domina, Tsf Daleraren gainean), Isabell Werth alemaniarrari (zilarrezko domina, Bella Rose 2ren gainean) eta Charlotte Dujardin britainiarrari (brontzezko domina Gioren gainean) aurrea hartuz, urrezkoa lortu zuen. Zaldi-heziera taldeka proban, berriz, Alemaniako taldea osatzen zuten Dorothee Schneider (Showtime Frhren gainean), Isabell Werth (Bella Rose 2ren gainean) eta Jessica von Bredow-Werndl-ek (Tsf Daleraren gainean) urrezkoa lortu zuten.[1]
2024ko Udako Olinpiar Jokoetan ere urrezko domina eskuratu zuen kategoria bietan. TSF Dalera BB izeneko zaldiarekin aritu zen lehian.
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
Gainerako jarduerak
Urrezko domina bat irabazi zuen 2018ko Munduko Doma Txapelketan, eta hiru domina Europako Zaldi-heziera Txapelketan, 2015 eta 2019an.[4][5]
Erreferentziak
Kanpo estekak