Jessica Stam
| Jessica Stam | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Kincardine (en) |
| Herrialdea | |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | modeloa |
| Altuera | 179 zentimetro |
| jessicastam.com | |
Jessica Stam (Kincardine, Ontario, Kanada, 1986ko apirilaren 23a) top modeloa da.[1][2][3] Bere begi urdinek eta ile horiak faborito egin zuten industrian, Steven Meiselen argazkilariaren musa bilakatuta. Miu Miu, Prada, Lanvin, Giorgio Armani, H&M, Christian Dior, Bvlgari, eta Nina Ricciren kanpainetarako irudia izan da Stam. Eta Victoria’s Secret-entzat desfilatu du hainbat urtez jarraian 2006ko, 2007ko eta 2010eko azaroan.[4]
Lan ibilbidea

Kanadaren hiriburua den Torontotik bi ordura dagoen granja batean jaio zen Stam. Bere etxaldean hazi zen gurasoekin eta sei haurrideekin. Kafe denda batean aurkitu zuten, jolas-parketik itzultzeko bidean. Michele Miller, Kanadako International Model Management agentzia bateko agentea, kafe katilukada bat hartzen ari zela ikusi zuen. Stamek Los Angeles Model Look Search 2002 irabazi zuen eta urte berean Steven Meisel argazkilariaren musa bilakatu zen. 15 urtetik aurrera Meiselen ia argazki guztietan zegoen, eta denbora gutxian, Stamen aurpegia leku guztietan zegoen.
2004ko otsailean Miu Miu pasarela zabaldu zuen Parisen; eta bere ibilbidea benetan hasi zuen marka bezala izendatu zuen.[5] Agent Orange film laburreko protagonista, ile laranjarekin egindako amodiozko interesa bezala. 2005ean Marc Jacobsek bere izena daraman poltsa bat diseinatu zuen, Stam poltsa berehala "It" poltsa bihurtu zen. 2006an Nico The Velvet Underground-etik atera zuen, bular gainean poltsa batekin topless-a pausatuz, BCBG-rentzat Max Azria, Anna Sui-ren Secret Wish lurrinaren komertzial batean agertu zen, Vogue britainiarraren azalean nabarmendu zen eta Marina Pérezen ordez Giorgio Armani-ren irudia jarri zen. 2007ko maiatza Vogue aldizkariaren azalean agertu zen, munduko hurrengo supermodeloen artean, Steven Meiselek ateratako argazkian.[1]
Bere ibilbide luze eta oinkada errazekoak New York, Londres, Milan eta Parisko pasareletan ikusleak liluratu ditu diseinatzaileentzako ehunka desfile ibiliz Chaneletik Versacera.[6] Stamek Miu Miu, Carolina Herrera, Valentino, Rodarte, Nicholai by Nicky Hilton, Miss Sixty, John Galliano, Giorgio Armani, Richard Nicoll, eta Elie Saab-entzako pasarelak zabaldu zein itxi egin ditu.[4] The Wall Street Journal egunkariak bere ibilera hain nabarmena aurkitu zuen, non "how-to" batean agertu zen DKNYko (Donna Karan) bati bere pasarela estiloa erakusten. Baina Jessica bezalako pro batek erorketa dramatikoa izan zuen 2006ko udazkeneko Chloeren pasarelan, Parisen, bost hazbeteko takoiak zeramatzala, bere oinek pistaren gainean gurutzatzean elkar estropezu egin zuten eta.[6] Bere erorketak milioi bat bisita izan zituen YouTuben.
2007ko uztailaren 12an Forbes aldizkariaren arabera munduan gehien ordaintzen den hamabosgarren modelo izendatu zuten, aurreko hamabi hilabeteetan $1.5 milioi irabazi zituela.[4]
2008an kontratua berritu zuen Christian Dior eta Bvlgarirekin. Steven Kleinek Stamen argazkia atera zuen Dolce & Gabbanarentzat, gero Agyness Deyn ordezkatu zuen Giorgio Armaniren irudietako bat bezala udazkenerako Du Juanekin, eta Giorgio Armanirekin kontratua sinatu zuen Onde lurrinarentzat, Mert Alas eta Marcus Piggottek argazkia atera ziotena. 2009an Ricci Ricci lurrina aurkezteko kontratua sinatu zuen Nina Riccirekin, Sebastian Kimek ateratako argazkiarekin.[4]
Bizitza pertsonala
2004ko urtarrilean, Red Hot Chili Peppers taldeko abeslariarekin, Anthony Kiedisekin, harremanetan hasi zen, 42 urte zituela, eta argazkia atera zioten St. Bartsen berarekin. D.J. A. M. rekin ere New Yorken ikusi zituzten elkarri eskutik helduta, 2007ko apirilean, eta uztailean bukatu zen harremana.[4] Rangers Aaron Voros New Yorkeko jokalariarekin ere egon zen.[7] Bere lagunik onena Jessica Szohr aktorea da.
Erreferentziak
- ↑ a b «The World's Top-Earning Models» Forbes.com.
- ↑ Copia archivada. .
- ↑ pinniee. (2006-08-25). interview:Jessica Stam. (kontsulta data: 2025-03-17).
- ↑ a b c d e «Jessica Stam - New York Magazine Model Manual» New York Magazine.
- ↑ pinniee. (2006-08-25). interview:Jessica Stam. (kontsulta data: 2025-03-17).
- ↑ a b «How to Walk Like a Model» The Wall Street Journal.
- ↑ Lindsay Lohan's latest club tantrum. 16 de mayo de 2010.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.