H&M arropa, osagarriak eta kosmetika produktuak saltzen dituzten denden kate suediarra da. Dendak Europa, Asia, Amerika eta Afrikan ditu. 44 herrialdetan banatutako 4.087 denda ditu.
Europako bigarren ehun-talde garrantzitsuena da fakturazioan. Calvin Kleinez gain, bere web orrialdea bi letraz osatutako moda enpresa bakarra da.
Diseinu eta merkatu-estrategia
H&M-ren Produktuak Ladies (emakumea), Man (gizona), Kids (umea), Divided (gaztea), H&M Home (Etxea)eta H&M+ ( dira.
Dendak atal horiek osatzen dituzte (atal batzuk ez daude denda guztietan) eta 500 eta 3500 m² artean neurtzen dute.
H&M-k hiri garrantzitsuenetan lokale handiekin egiten du lan eta ospe oneko kale eta hiribideetan kokatzen da.
Ekoizpena
H&M-k 800 hornitzailerekin egiten du lan, ez baitu berezko lantegirik. Gehienak Europa eta Asian daude.
H&M Taldea
H&M taldea ehun eta arropagintzan lan egiten handienetariko talde Suediarra da. Zazpi markak osatzen dute: H&M, Collection Of Style COS, Weekday, Cheap Monday, Monki, & Other Stories eta Arket.