Jerôme Bonaparte (Ajaccio, Korsika, 1784ko azaroaren 15a - Villegenis, Frantzia, 1860ko ekainaren 24a) Napoleon I.aren anaia izan zen. Westfaliako errege egin zen 1807an, baina 1814. urtean utzi behar izan zuen agintea, ezinak gaindituta. Waterlooko guduaren ondoren, bere emazte Catherine Wurtenbergen aitaren ondora jo zuen. Parisen, 1848an, Luis Napoleon ilobaren mesedeak irabazi, eta Frantziako marexal (1850) eta Frantziako Senatuko lehendakari (1852) izendatu zuten Jerôme Bonaparte.
Erreferentziak