Jennifer Ann Thomson (Lurmutur Hiria, 1947ko ekainaren 16a) mikrobiologo hegoafrikarra da. 2004an Emakumezko Zientzilarien L'Oréal-UNESCO saria jaso zuen[1].
Biografia
Lurmutur Hiriko Unibertsitatean zoologia ikasketak egin ondoren Cambridgeko Unibertsitatean genetika graduondokoa atera eta Rhodesko Unibertsitatean mikrobiologia doktoretza egin zuen. Harvardeko Medikuntza Eskolan ere ibili zen eta ondoren Witwatersrand Unibertsitateko genetika mintegiko irakaslea, Johannesburgen, eta Lurmutur Hiriko mikrobiologia mintegiko burua izan zen.
Artoak Afrikan badu virus endemiko bat eta harekiko erresistentea izango den artoaren garapenean egin du lan, bide batez lehortearekiko erresistentea ere izango dena. Gai honek bi aldiz eraman zuen Munduko Ekonomia Foroan hitzegitera eta Kofi Annanek gonbidaturik Nazio Batuen Erakundean ere izan zen.
2016an Organization for Women in Science in the Developing World elkarteko presidente izendatu zuten Kuwaiten egindako bilkuran[2].
Sariak
Argitalpen aukeratuak
- Seeds for the futura the impacto of genetically modified crops se the environment
- Genes for Africa : genetically modified crops in the developing world, 2002[4]
- GM Crops the Impacto and the Potential Recombinant DNA and bacterial fermentación, 1988
Erreferentziak
Kanpo estekak