Jenna Strauch (Bendigo, 1997ko martxoaren 24a) igeriketan aritzen den kirolari australiarra da. 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina bat eskuratu zuen[1] eta 2022an munduko txapelduna izan zen igerileku laburrean.
Biografia
2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan hartu zuen parte eta finalera sartzear egon zen 200 metrotako bularreko proban, izan ere 9. postuan gelditu baitzen finalerdietako sailkapen bateratuan.[2]
2022an Munduko txapelketan 200 metrotako bularreko txapeldunordea izan zen eta errelebotan ere bigarren egin zuen Australiak. Igerileku laburrean 4x50 m errelebotan txapeldunak izan ziren.
2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan 200 metro bularrean ez zen finalera sailkatu, 10. egin zuen finalerdietako sailkapenean, eta taldeka Australiarekin 4x100 m medley proban zilarrezko domina lortu zuen.[1]
Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak
Erreferentziak
Kanpo estekak