Jean Nesprias

Jean Nesprias
Bizitza
JaiotzaBiarritz1927ko ekainaren 18a
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaBaiona2018ko otsailaren 5a (90 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Irakaslea(k)Segundo Olaeta
Jarduerak
Jarduerakdantzaria, koreografoa, dantza irakaslea eta txistularia
Jasotako sariak
Musika instrumentuatxistua

Jean Nesprias (Biarritz, Lapurdi, 1927ko ekainaren 18a - Baiona, 2018ko otsailaren 5a) dantza irakaslea izan zen.[1]

Bizitza

Biarritzeko baserri batean sortu zen Jean Nesprias, eta 12 urte zituenean hasi zen euskal dantzak ikasten, Segundo Olaeta koreografoarekin. Dantza irakasteari, berriz, 1941ean ekin zion, Orok Bat eliz elkartean, Angeluko Blancpignon parrokian. Bassaisteguy erretoreak eskatu zion. Gazteei futbolaz aparte beste zerbait proposatzeko, Orok Bat dantza taldea sortu zuen 1943an. 16 urte zituen orduan Nespriasek. 1963an, Orai Bat izena hartu zuen Orok Batek, eta Baionan kokatu zuten. Erretreta hartutakoan, 1993an, Erro Bat sortu zuen.[1]

Adinean aurrera egin arte jarraitu zuen dantza irakasten, baita txistua ere. Hain zuzen, Jean Hillau baigorriarrarekin ikasi zuen tresna hori jotzen.[1]

Euskal Kultur Erakundeak 2012an egindako elkarrizketa batean, euskal dantzak eboluzionatu egin behar zuela zioen, hala ere, zehaztapen batekin: "Ez da sekula ahantzi behar euskal dantzaz mintzo garela eta ez dantzaz orokorki".[1]

2011n agertu zen azkenekoz oholtza gainean, Mizel Theret koreografoaren Oroitzen naiz lanean, euskal dantzaren ikur izan diren Philippe Oianburu eta Koldo Zabalarekin batera.[1]

Erreferentziak

  1. a b c d e «Jean Nesprias dantza irakaslea hil da» Berria 2018ko otsailak 7. CC BY-SA 4.0 lizentzia.