Jean-Paul Rappeneau (Auxerre, 1932ko apirilaren 8a) Frantziako zinema zuzendari eta gidoigilea da.
Biografia
Nouvelle Vague-ren aurretiko urteetan Bernard, Lacombe eta Dréville-ren laguntzaile aritu zen. Louis Malle-rentzat eginiko Raymond Queneau idazle surrealistaren eleberri baten egokitzapenak, Zazie dans le metro (1960, Zazie metroan), eta Philippe de Broca-ren L’homme de Rio (1963, Rioko gizona) filmerako eginiko gidoiak eman zioten gidoilari trebearen sona. Bere lehen filmak, La Vie de château (1966, Gazteluko bizitza), Louis-Delluc saria jaso zuen. Bere azken filmak, Cyrano de Bergerac (1991), Edmond Rostand-ek Lapurdiko Kanbon idatziriko antzerkia du oinarri, eta arrakasta handia izan du.[1]
Filmografia
Erreferentziak